XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egikerak berritzen Urteen buruan, gure antziñako atrikulua, bearrez sortua izaki eta aaztuxe gelditua eta baztertua zegon.

Orain, ordea, ur askoren, ia bapateko, bearra etorri zaigunean, lugin maixu eta beste ikastun asko zuzpertu dira, eta betidaniko urbiltzea aintzat arturik, gaurko jakintzaren aurrerapenekin uztartu nai dute, eta ari dira lanean amarru orreri askoz onura aundiagoak ateratzeko asmoz.

Ba-da Australia`n, Nueva Gales del Sur deritzaion lurraldean, Hector Gaddes izeneko gizon bat, Negeb basamortuan erabiltzen zan egiketa, gaurko erara antolatu duana.

Eremu aietan jausten dan euri-ura, 66 zentimetro lodi besterik ez da, urteko.

Ontaz gañera, tarteka, leor-aldi luzeak izan oi dira bertan.

Eta, jakiña, ur orregaz, beste gabe, ezin iñundik uzta onik jaso.

Zerbait asmatu bear, eta Gaddes jaunak, bere lurren gañera erortzen dan euri-ura biltzeko, erretenak eta oxintxoak egin ditu; eta bai lortu ere, jausten zaion uraren irutik bi galdu gabe gordetzea.

Gero zipristintzeko tresnagaz lurrak ezkotzen dituala, uzta ederrak jasotzen ei ditu.

Erortzen zaion ura bildu besterik ez, eta orra, bere soroak irabazpide oparo biurtuta.

Ipar-Amerika`n sartalderuntz dauden lurraldeetan, millaka ta millaka golde-lur aurkitzen dira oso onura gutxi ematen dutenak, uda aldean bertako iturriak leortzen diralako.

Sarritan, abereak edateko ura ere beribil itxietan karrio bearra izaten dute basarritarrak.

Eta zenbait tokitan, ezin egin orixe ere.

Laterri Batuetako Lugintza arloan ari dan jakitun batek, arazo oneri aurpegi emanaz, urarentzat eror-zuloa antolatu du.

Plastiku eta kautxu-izunezko orriak erabiltzen ditu beroiek apaillatzeko.

500`etik 1.000 neurki-laukin luzezabaleko orriak edatzen ditu lur gañean, oxintxo bat lez antolatuta.

8.000`tik 80.000 m3raño ur sartu daitezke bere gañean.

Zenbat eta luze-zabalago ta ur geiago bertan.

Gero, tutu-bidez egiten du bildutako ur ori edaska aundi batera eramatea.

Euriarentzako eror-zulo edo oxintxo auek berak, jaso, bildu eta beste toki batera eraman daitezke, an ere lan berbera egiteko.

Era ontan, aberei emateko ura beiñipein merkeago ateratzen zaie baserritarreri, berebil astunetan ekar-arazita baño.